Arnas-fisioterapia teknika eta tratamenduen bidez trakeo-bronkial muki-jarioa jaitsi, eta, ondorioz, arnas aparatuko lana hobetzen da, beraz, bizi kalitatea eta ariketa fisikoei begira hobekuntzak lortzea helburu zuzena duen fisioterapiaren atala da.
Egunero, Bilbon arnas-aparatuko gaixotasun kronikoak dituzten gaixoekin lan egiten dugu, eta, are gehiago, noizbehinka arnas-aparatuan arazoak izaten dutenekin ere.
Patologiak
Arnas-fisioterapia adierazita dagoen gaixotasun asko dira: EPOC, asma, fibrosis kistikoa, gaixotasun neuromuskularrak, neumonia, absceso pulmonarra edota ebakuntza kirurgikoak (birikietako, bihotzako eta giltzurrunetako transplanteak, eta bestelako torax eta bihotz ebakuntzak). Fisioterapeutak gaizoaren egoeraren balorazioa egin behar du eta gaixoaren patologiari hobeto dagokien teknikak erabili.
Tratamendu teknikak
Teknika aktibo zein pasiboak izaten dira erabiltzen ditugun tratamendu teknikak, hala ere, badaude beste erabiltzen dituguna beste teknika batzuk, adibidez, higiene posturaleko teknikak. Erabiltzen ditugun teknikak adina eta gaixoaren kolaborazioaren arabera aukeratzen dira: Drenaje posturala, torax-aren haunditze ariketak, diafragmaren arnas kontrola, perkuzio torazikoa, bibrazio torazikoa, konpresio torazikoa, estul-sortarazpena eta zuzendua, espirazio teknikak,…
Lan-Filosofia
Fisioaetxean-eko fisioterapeutak gaixoen etxeetara ailegatzen dira bertan tratamendua gaixoari zuzentzeko eta, horrela, egunero haien bizi-kalitatea hobetu dezaten. Fisioterapeuta gisa daukagun lana gaixoaren etxean egiten dugun lanarekin ez dauka bere bukaera, osasun programak, osasun jarrerak eta aholkuen zabalketarekin ematen diogu jarraipena, eta, horretarako, egunero gure sare sozialetan (facebook, twitter, google+) horrelakoak aurki ditzakezu.
Ipini zaitez gurekin harremanetan
Informazio gehiago nahi izatekotan edota Bilbon zein Bizkaian gure arnas fisioterapia zerbitzuak nahi izan eskero, idatzi edo deitu baino ez duzu behar.